Nafarroako administrazioan lanean ari diren 35 goi karguren ondarearen berri eman dute Gobernu Irekiaren interneteko atarian.
Zuzendari nagusiak, fundazioetako eta enpresetako kudeatzaileak dira gehienak.
Tartean daude, besteak beste, Uxue Barkos Nafarroako lehendakaria eta bere gobernuko kontseilariak, baita administrazioan garrantzizko postuak dituzten beste hainbat lagun ere.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta Creative Commons lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]