argia.eus
INPRIMATU
35-50 urteko EAEn jaiotako emakumeak dira Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaile nagusiak
  • Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren gisako diru-laguntza publikoak “lanik egin nahi ez duten etorkinek” bizitzeko baliatzen dituztela adierazi zuen Gasteizko alkate Javier Marotok duela hilabete inguru. Lanbideren azken datuan arabera, ordea, DBEren hartzaileen artean nagusitzen den perfila 35-50 urte bitarteko EAEko emakumearena da, ikasketa baxukoa eta seme-alaben ardura bere gain duena.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 06a
Lanbideren azken datuan arabera, DBE jasotzen duten %58,1 emakumeak dira EAEn. (Arg.:deia)

EAEko 13.392 emakume daude zerrenda horretan, hain zuzen. Adin horretako emakumeek lan merkatuan sartzeko zail daukatela adierazi dute, “ezinezko ez esateagatik” ElDiario.es-ek bildu dituen testigantzen arabera.

Langabezian geratu zirenetik, denboraldi labur eta baldintza txarreko lanetan aritu direla azaldu dute, eta prekarietatean bada ere, aurrera egin eta seme-alabei jaten emateko laguntza hau ezinbestekoa dutela diote.

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan Diru sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten %58,1 emakumeak dira eta %41,9 gizonak. 16 hilabetez hazten joan da DBEren eskaera-zerrenda, baina uztailean gelditu egin zen 65.499 hartzailerekin.

Bizkaian daude hartzaile gehien (40.757) eta hileko laguntza 616-939 euro artekoa da, egoeraren arabera.