argia.eus
INPRIMATU
34 emakume sortzailek haien lanak salgai izango dituzte Donostiako Egia auzoko azokan
  • Dinagu Emakume Sortzaileen Kolektiboa Donostiako Egia auzoan, Teila Fabrikan, izango da abenduaren 18an eta 19an. Kolektiboa emakume sortzaileen lanei ikusgaitasuna emateko sortu zen duela hiru urte.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 06a
Azoka ibiltariaren aurkezpena. Argazkia: Dinagu.

Abenduaren 18an eta 19an goiz eta arratsaldez bisitatu ahal izango da Nomadak gaitun! azoka ibiltaria. Izan ere, oraingoan Egia auzoan egongo badira ere, emakume sortzaileon azoka ibiltaria da eta batetik bestera dabil.

Moda, bitxigintza, ilustrazioa, zeramika eta dekorazioa lantzen dituzte sortzaileok. Lau balioetan ardaztu dute proiektua: elkarlana eta ahizpatasuna, ahalduntzea, bertakoa eta bertan egina, eta euskara.

Egia auzoan laguntzaile izango dituzte Garraxi eta Koxko tabernak eta Egiako Festa Batzordea.

Dinagu kolektiboa duela hiru urte sortu zen eta gaur egun 34 emakume sortzaile biltzen ditu. Haien sormen lanak ikusgai izatea dute helburu eta horretarako elkarrekin indarrak batzea eraginkorragoa izango dela gogoetatu zuten. Haien lanak erakusten eta saltzen dituzte azokaz azoka. Beraien proiektuak honela definitu dituzte: pertsonalak, txikiak, jasangarriak eta bertakoak.

Istagramen eta facebook-en eskura daiteke informazio gehiago.