argia.eus
INPRIMATU
33 urte justiziarik gabe Hotel Monbar-eko atentatutik
  • GALek lau Euskal errefuxiatu hil zituen Baionako hotelean,  zerikusirik izan ez zuen bosgarren pertsona bat ere zauritu zuten. GALek egin duen erasorik odoltsuena izan da.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 25
Iñaki Astiazunzarra, Sabin Etxaide, José María Etxaniz y Agustín Irazustabarrena hotelean hildako lauk (Argazkia: el Salto)

Erasoa burutu zuten lau pertsonetatik bi atxilotu zituzten eta hauek onartu zuten Espainiako polizi ohia eta GALeko kide nabarmena Jose Amedok ordaindu ziela hotela erasotzeko. Hiru urte beranduago atxilotu zuten mertzenario portugaldarrei ordaintzeagatik ETA kideak hiltzeko.

Sabin Etxaide, José María Etxaniz, Agustín Irazustabarrena e Iñaki Astiazunzarra errefuxiatu euskaldunak hil zituzten. Hauen familiak “bigarren mailako biktimak” direla esan zuen Mariano Rajoyk, beraien senideak Etakideak zirelako hori demostratzen duen sententziarik egon ez arren. Beste 42 familia ere egoera berdinean daude.