Ekainaren 4an egingo da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Hirugarren edizioa du, eta urtez urte argitaletxeen parte-hartzea eta denen artean euskal edukiz jantziko dituzten mahai kopurua nabarmen handitzen ari da.
Baltsan elkarteak jakitera eman du hirugarren edizio honetan parte hartuko duten argitaletxeen zerrenda. Ekainaren 4an Ziburuko plaza euskarazko liburu eta diskoek hartuko dute: 33 argitaletxe izango dira bertan eta denen artean 92 metro erakusmahai jarriko dituzte.
Urtez urte nabarmen gehitzen doa nazio mailako azokan beren lanak erakusgai jartzen dituzten argitaletxeen kopurua: lehen edizioan 17 argitaletxek hartu zuten parte eta 52 metro mahai izan ziren. Iaz 22 argitaletxe bertaratu ziren eta 62 metro mahai osatu zituzten. Eta aurten 33 argitaletxera igo da kopurua eta 92 metro mahai beharko dira denen eskaintzei leku egiteko.
Liburugintza arloko 24 argitaletxek jarriko dituzte beren mahaiak Ziburuko plazan:
Alberdania
Argia
Bertsolari aldizkaria
Bibliothèque Sonore de Biarritz
Dakit
Elkar
Erein
EHko gazteluak
Euskaltzaindia
Gara
Gatuzain
Gure Berriak
Harrera
Harriet
Hatsaren Poesia
Igela
Ikas
Jakin
Maiatz
Pamiela
Susa
Txalaparta
Xabiroi
Zortziko
Musika arloko 9 argitaletxe hauen mahaiak bisitatu ahalko dira Ziburun:
Adar
Alkimia Prod
Baga Biga Prod
Balio Dute
bIDEhUTS
Kalakan Trio
Kalapita Prod
Mairu
Sutagar