argia.eus
INPRIMATU
Ia 3 urteko espetxe zigor eskaera Azpeitiko bi gazterentzat “Pou askatu” margotzeagatik
  • Pou Askatu kalean margotu izanagatik epaituko dituzte Orhantza Alegria eta Xabier Otamendi azpeitiarrak, Azpeitiko Librek salatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalaren 2 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorrari aurre egin beharko diote otsailaren 3an, besteak beste. Frantziako poliziak 2010ean atxilotu zuen Ious Urbieta 'Pou' azpeitiarra.

Axier Lopez @axierL 2015eko urtarrilaren 15
Auzipetuen senideek, lagunek, eta beste auzi politiko batzuetako zenbait auzipetu azpeitiarrek parte hartu zuten prentsaurrekoan.

Orhantza Alegriari eta Xabier Otamendiri terrorismoa goratu izana egotzita. honako zigor eskaera egin du fiskalak: bi urteko espetxe zigorra margoketa egitegatik, zortzi hilabeteko espetxe zigorra atxiloketa unean ihes egiten saiatzeagatik, zortzi urteko inhabilitazioa, 4.020 euroko isuna eta bederatzi egunez gizarte lanak egitea.

Azpeitiko Libre taldeak epaiketaren bidegabekeria salatu du eta zigor eskaerak neurriz kanpokoak direla azpimarratu dute. Epaiketaren egiazko arrazoia politikoa dela gaineratu dute: Pou Askatu paretetan idatzi izana 2 urteko espetxealdiarekin zigortu nahi dute, eskandalu demokratikoa eta askatasunaren aurkako erasoa da”.

Epaituei babesa adierazteko urtarrilaren 30ean, 19:30ean, argazki jendetsua antolatu dute Azpeitiko Frontoi Txikian.