argia.eus
INPRIMATU
32 herri konfinatuta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
  • Asteleheneko datuen berrikuspenarekin, hamabost herri gehitu dira zerrendara. 500eko intzidentzia tasa baino handiagoa duten herriak dira.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 18a
Agurain, konfinatuta dagoen herrietako bat.

Eusko Jaurlaritzak astelehen eta ostegunero berrikusten ditu intzidentzia tasaren datuak. Gaurko berrikuspenaren ondoren orain arteko hamazazpi herri konfinatuei beste hamabost gehitu zaizkie, 32 orotara. Hau da konfinatuta dauden herrien zerrenda:

- Araban: Agurain, Asparrena, Arratzua-Ubarrundia, Lantziego, Bastida, Donemiliaga, Eskuernaga eta Laguardia

- Bizkaian: Balmaseda, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio, Durango, Markina-Xemein, Muskiz, Zornotza, Ajangiz, Iurreta, Mundaka, Otxandio, Sondika, Zamudio eta Ziortza-Bolibar.

- Gipuzkoan: Orio, Beasain, Deba, Andoain, Tolosa, Villabona, Zumaia, Aizarnazabal eta Irura.

Herri horietan debekatuta daude irteerak eta sarrerak, tabernak itxita egon behar dute eta ezin da taldeko kirol jarduerarik egin, ezta eskola kirola ere.