argia.eus
INPRIMATU
300dik gora disko argitaratu ziren iaz Euskal Herrian, eta erdia euskaldunak izan ziren
  • Zenbat disko argitaratu ziren iaz gurean? Zenbat euskaraz? Eta horietatik zenbat izan ziren autoekoizpenak? Ze formatu gailendu zen? Estilo nagusitasunik izan al zen?

Entzun! @entzuner 2015eko martxoaren 17a

Urtero Harrobia Lantzen ekimenak eta Entzun! aldizkariak elkarlanean argitaratzen dugun Gureandoinu zerrendak ez digu sorpresarik ekarri: ez da aldaketa nabarmenik izan aurreko urtearekin alderatuta. Akaso, euskararen nagusitasuna da daturik nabarmenena, argitaratu ziren diskoen erdia gure hizkuntza zaharrean abestuak izan zirelako, gaztelania, ingelesa eta gainerako hizkuntzei (banaka hartuta) aurrea hartuz.

Argitalpen kopuruari erreparatzen badiogu ere, aldaketa gutxi izan ziren: Euskal Herriko talde eta artistek 304 disko argitaratu zituzten iaz (2013an 290 lan inguru izan ziren). Beste behin ere, askotariko musika proposamenen oreka mantendu zen, rock askorekin, tronpeta batzuekin eta eredu arriskatu zein berritzaile hainbatekin. Horiek ere, euskaldunak izan ziren.

Formatuei dagokienez, aurreko urteetako tendentzia mantendu zen 2014an, eta aurtoekoizpenak izan ziren beste behin ere, argitalpenen errege-erreginak. 

Informazio gehiago:

Gureandoinu 2014 zerrenda hemen deskargatu dezakezue.

Artikulu hau Entzun.com webgunetik ekarria da, arduradunen baimenarekin, Creative Commons lizentzia baliatuz. Originala ikusteko sakatu lotura honetan.