Xunta pola Defensa de la Llingua erakundeak antolatu zuen manifestazioa, larunbatean, Oviedon (Asturias). Asturieraren ofizialtasuna aldarrikatu zuten milaka lagunek.
Hizkuntza eskubideen berdintasuna eta ondare linguistikoaren defentsa egitera deitu zituen asturiarrak Xunta pola Defensa de la Llingua erakundeak. Joan den larunbatean egin zuten manifestazio jendetsua, Oviedoko kaleetan zehar. Sindikatu nagusienek eta alderdi politiko askok babestu zuten mobilizazioa, besteak beste Asturiasko gobernuan dagoen PSOEk.
Egun indarrean dagoen legediak asturieraren erabilera bultzatzea kontuan hartzen badu ere nahikoa ez dela aldarrikatu eta ofizialtasun osoagoa eskatu zuten, katalanak, galegoak eta euskarak dutenaren antzekoa. 30.000 lagun elkartu ziren manifestazio jendetsuan.
Hona hemen Hamaika Telebistaren bideoa: