argia.eus
INPRIMATU
300 metro zabalerako asteroideak Lurra jo dezake 2029an
  • 2029ko apirilaren 13an Apophis asteroideak Lurra joko du, adituek diotenez. 510 mila tona TNT adinako leherketa ekarriko luke, hidrogeno bonba batek eragin dezakeena hamar bider, alegia.

Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2013ko urtarrilaren 10
Apophis izeneko asteroideak Lurra jo dezake 2029an

Asteroidea lurretik hamalau milioi kilometrotara dago orain, zientzialariek adierazi dutenez “arriskutik kanpo”. 2029an Lurraren kontra jotzeko arriskua dagoela adierazi du NASAk, baina “ziurrenik” 2036 arte atzeratuko dela. Egun horretan izar baten antzerako distira izango luke eta argia Europa, Asia eta Afrikatik ikusi ahal izango litzateke.

Zein tokitan eroriko den zehaztu ez badute ere, Errusia aipatu dute hainbatetan. Horregatik errusiar zientzialariak asteroidearen norabidea aldatzeko plana egiten ari dira, eta 2020an jarriko lukete martxan.

NASAk gaineratu du 100 metro diametroko 4.700 asteroide daudela momentu honetan Lurrerako norabidearekin.

Apophis asteroidearen ezaugarriak

'Apep' jainko egipziarretik datorkio izena, “suntsitzailea”. 2004an deskubritu zuten zabaleran 300 metro dituen asteroide hau. SLOOH kamera espazialari esker lortu dute asteroidearen berri izatea.