97 udalek, 36 kontzejuk, udalaz gaindiko 5 erakunde publikok, landa-garapeneko 3 taldek, 18 alderdi eta talde politikok, 2 sindikatuk, Nafarroako osoko 158 elkarte eta kolektibok eskatzen diote Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari garai honetako nekazaritza-lan guztiak mugarik gabe baimentzeko.
Atxikimendu horiek Nafarroako udalen herena baino gehiago dira, ia geografia osoan banatuta, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Horien artean daude: Zangoza, Olite, Tafalla, Aibar, Agoitz, Bera, Baztan, Leitza, Altsasua, Berriozar, Uharte, Zizur Nagusia, Mendigorria, Miranda de Arga, Lizarra, Lerin, Carcastillo, Murillo del Fruto, edota Torralba del Rio. Horiez gain, beste sinatzaileak askotariko elkarteak dira.
“Elikadura eta nutrizio egokia Gobernuek babestu eta sustatu behar duten eskubide unibertsala da, bereziki krisi garaian. Baina autokontsumorako baratzeei ezarritako murrizketen ondorioz, gehienak bertan behera utzi dira, isunen eta zehapenen beldur, urte osoko uztaren mende dagoen funtsezko une batean.
Nafarroako familia askori elikagai freskoak, tokikoak eta sasoikoak hornitzeko duen funtsezko eginkizuna gutxietsita eta ikusezin bihurtu dute, baita bizitza mantentzeko funtsezko jarduera asko ere, balio komertzialik ez dagoenean. Horrela bakarrik ulertzen da pandemia hedatzeko arriskurik gabeko eta elikaduran funtsezkoa den jarduera bat murriztu izana”.
Sinatzaileen arabera, autokontsumorako baratzeek Nafarroako 20.000 familia baino gehiago elikatzen laguntzen dute, horregatik “Planto egiten dugu, Nafarroak bere baretzetik jan nahi du” leloarekin, autokontsumorako baratzeak balioak jarri nahi ditu.
Nafarroa ekologikoaren webgunean irakur daiteke agiri osoa eta lotura honetan daude sinatzaile guztiak.