argia.eus
INPRIMATU
Ertzaintzarentzat 300 BMW auto erosiko ditu Jaurlaritzak
  • Goi-mailako ehunka kotxe erosiko ditu Jaurlaritzak Ertzaintzarentzat, 70.095 euroan bakoitza.

Gedar @GedarLangileKZ 2024ko urtarrilaren 12a

23,6 milioi euroko lizitazio baten bidez, Ertzaintzaren automobil-parkea berrituko du Eusko Jaurlaritzak datozen hilabeteetan. Berriki berretsi dutenez, Eusko Jaurlaritzak goi-mailako 300 kotxe erosiko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako polizia-indar autonomikoarentzat. Zehazki, BMW markako XDrive 25e modeloko autoak izango dira, eta 70.095 euroan erosiko dute ibilgailu bakoitza.

Itxura denez, aurki ekingo dio erosketari Jaurlaritzak: aurten erosiko du adostutako ibilgailu kopuruaren gehiengoa, 200 inguru, hain zuzen ere. Gainerakoak 2025ean eskuratuko ditu Ertzaintzak.

2020an, Jaurlaritzak motorrak erosi zituen Ertzaintzarentzat; 2021ean, itsasontzi bat; eta, duela gutxi, Brigada Mugikorrerako furgonetak lortu ditu. Gainera, 9 milioi euroko partida bat dauka mahai gainean gobernuak, polizia-helikoptero berri bat erosteko.