argia.eus
INPRIMATU
300 autok parte hartu dute A8ko bidesariaren kontrako karabanan
  • Iurretatik Gerediaga arte doan egin daitekeen autobideko zatian 300 ibilgailu inguruk bat egin zuten larunbatean mobilizazioarekin.

Anboto @anboto 2016ko maiatzaren 02a
Plataforma pozik agertu da mobilizazioan parte hartu duen jende kopuruarekin.

Ekitaldian Ertzaintzak radarra jarri duela azaldu dute AP8 Peajerik Ez plataformako kideek.

Plataformako kideek azaldu dutenez, mobilizazio honetako parte-hartzeagaz "oso pozik" daude. "Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki bat hartu beharko luke amortizatuta dagoen errepide honen inguruan. Doakotasuna aldarrikatzen jarraituko dugu", azaldu du Juan Carlos Poderoso plataformaren ordezkariak. 

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.