argia.eus
INPRIMATU
30 ikastaro eta 6 jardunaldi eskainiko ditu Udako Euskal Unibertsitateak
  • Ekainean eta uztailean egin ahal izango dira Euskal Herriko hainbat herritan. UEUk ehundik gora ikastaro-proposamen jaso ditu aurten ere. Iaz bezala, “Elkar ekin” leloa izango dute ikastaro eta jardunaldiek.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 24a
Edurne Koch UEUko Nafarroako arduraduna, Kepa Sarasola UEUko zuzendaria eta Irati Iciar Udako Ikastaroetako arduraduna. Argazkia: UEU.

Kepa Sarasola UEUko zuzendariak udako ikastaroen berri ematerakoan adierazi zuenez, ikastaroak auzolanean antolatzen dituzte, hainbat pertsona eta erakunderekin elkarlanean. Lana egiteko modu horri esker curriculum pertsonala eta profesionala aberasteko aukera du nahi duen orok ekainean eta uztailean.

Saioak Eibar, Tolosa, Usurbil, Donostia, Bilbo, Baiona eta Iruñean izango dira. Matrikulatzeko epea zabalik dago eta webgune honetan matrikulatzeko eta ikastaroak eta jardunaldiak zehaztasunez ikusteko aukera dago.