argia.eus
INPRIMATU
30 hildako Italian, eguraldi denboraleak eraginda
  • Igandean Siziliara iritsi zen borraska, eta Palermo eskualdean eragin zuen okerren; 12 hildako, ibaiak gainezka egin eta etxeetara ura iritsi ondoren. Astebeteko epean, jada 30 hildako zenbatu dituzte.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2018ko azaroaren 05
30 hildako Italian, eguraldi denboraleak eraginda

Adrian borraska gogor jotzen ari da Italian. Urriaren 28an sartu zen penintsulara, hasiera batean indar gutxirekin, nahiz eta atzora arteko minik handiena asteartean egin: 12 hildako utzi zituen egun hartan. Veneto eskualdeko babes zibileko buruak argi adierazi zuen, egoera “apokaliptikoa” izan zela. Hala ere, Venetoko hiriburuan, Venezian alegia, ez zuen kasik eraginik izan.

Orotara 10.000 herritar daude argindarrik gabe. Errepide asko ere zenbait lekutan ez daude erabilgarri; kalkulatu ahal izan dutenagatik, 200 kilometro inguru itxita daude. Dolomitas mendikate inguruan urarekin arazoak izaten ari dira, ur depositu batzuk kaltetuak izan baitira. Horregatik, edan aurretik irakitea eskatu dute agintariek.

Alerta gorrian jarraitzen dute herrialdeko leku askotan, baina aste honetan jada eguraldiak hobera egingo duela espero da. Adrian-ek Mediterraneorantz joateko joera izango duela aurreikusi dute, baina jada indarra galduta.