argia.eus
INPRIMATU
30 bortxaketa salatu dituzte urtarriletik irailera Nafarroan, iaz baino %43 gehiago
  • Nafarroako poliziek 30 sexu erasoren berri izan dute. Hala jaso du Espainiako Barne Ministerioko txostenak, zeinetan, bestelako krimen-kopuruen berri ere ematen den.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko azaroaren 09a
Argazkia: @fm983irratia

%43 hazi dira sexu erasoengatik jarri diren salaketak iaztik. Urtarriletik irailera izan diren datuak zabaldu ditu Espainiako Barne Ministerioak ohar batean. Beste krimen-kopuruen berri ere jaso dute txosten horretan. Bortxaketei dagokienez 30 kasuren salaketak izan dituzte. 

Erahilketa dolozko delituak eta homizidioak hazi dira gehien: %125. Izan ere bederatzi izan dira halako delituak aurtengo epean eta iaz lau izan ziren. Askatasun sexualaren aurkako delituek ere gora egin dute %11,2 eta 209 arau-hauste penal izan dira, iaz 188 izan ziren. 20.447 delitu izan dira arau-hauste penalengatik eta kasu horiek ere iaz baino %8,8 gehiago izan dira aurtengo urtarriletik irailerako tartean. Horien artean gehienak lapurretak izan dira, baita etxebizitzetan egiten diren ohosteak. 

Albiste hau Euskalerria Irratia-ak argitaratu du eta Creative Commons lizentziaren bidez ekarri dugu Argiara.