argia.eus
INPRIMATU
30 bertsolari arituko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
  • 30 bertsolarik gainditu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte-hartu ahal izateko langa. Asteburuan jokatu da Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen faseko azken saioa Ataungo Herri Antzokian. 200 bertsolarik hartu dute parte sailkapen fasean, eta bertan nagusitu direnez gain, duela lau urteko txapelketan zuzenean sailkatzea lortu zuten 13 bertsolariak ere arituko dira txapelketan.

Garazi Zabaleta 2015eko ekainaren 08a
Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasean parte hartu dute 200 bertsolarik (argazkia: kulturklik.euskadi.net)

Hauek dira 30 bertsolarien izenak: Jon Maia, Ander Lizarralde, Mikel Artola, Unai Muñoa, Haritz Casabal, Asier Azpirotz, Ibai Esoain, Iñaki Gurrutxaga, Oihana Iguaran, Gorka Azkarate, Arkaitz Oiartzabal, Beñat Iguaran, Ane Labaka, Nahikari Gabilondo, Xabier Sukia, Manex Mujika, Aratz Igartzabal, Gemma Urteaga, Unai Gaztelumendi, Egoitz Eizagirre, Manu Goiogana, Maider Arregi, Unai Mendizabal, Eli Pagola, Haritz Mujika, Amaia Iturriotz, Aitor Irastorza, Iñigo Gorostarzu, Eneritz Artetxe eta Antton Fernandez

Irailaren 20ean hasiko da txapelketa.