Briñas eskolako eta Karmelo ikastolako 50tik gora familia dira euren seme-alabei 3. mailako azterketa egiteko baimenik eman ez dietenak "LOMCEk edota HEZIBERRIk inposatu nahi diguten errebaliden sistema oso baten lehen pausoa delako". Eusko Jaurlaritzaren "sekretismoa" salatu dute 3. mailako azterketari buruzko informaziorik "eman nahi ez duelako". Gurasoen arabera Jaurlaritzak "izkutuan darabil gaia".
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleen gurasoak ez ezik Briñas eskolako eta Karmelo Ikastolako zein beste ikastetxe batzuetako estamentuetako kideak eta Santutxuko auzokideak ere elkartu dira arratsaldez Basarrate plazan.
Hilabete luzeak darama hezkuntza komunitateak LOMCE legearen kontrako dinamikan murgilduta. Izan ere, aurten lege horren ezarpena errealitate bilakatu da ikastetxeetan, "Hezkuntza Sailek aplikatu egin dute". Horren adierazpen "larriena" -gurasoen arabera-, Nafarroan adibidez, "egiten hasiak diren 3. mailako azterketak dira". Maiatzaren 4 eta 15 bitartean aurreikusita daude azterketak Espainiako autonomia erkidego guztietan.
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan noiz, zein ikastetxeetan, nola egingo diren "oraindik" gurasoek ez dakite: "Eusko Jaurlaritzak informaziorik eman nahi ez duelarik, izkutuan darabilte gaia". Hori dela eta "sekretismo hori" salatu nahi izan dute gurasoek: "Jaurlaritzak ikastetxeok ez jakintasunean mantentzeko hartu du erabaki hori, horrela gure iritziak, erreakzioak baldintzatu nahiko balitu bezela. Kale egin du ahalegin horretan ordea".
Administrazio "orori" eskatu diote LOMCEren aplikazioa gelditzeko eta 3. mailako frogak bertan behera uzteko. "Argi adierazi nahi dugu, 3. mailako froga horren kontra gaudela guztiz LOMCEk edota HEZIBERRIk inposatu nahi diguten errebaliden sistema oso baten lehen pausua delako, hezkuntzan eman nahi dituzten beste aldaketa guztien bermea izango diren errebaliden lehen oinarria, hain zuzen ere". Euskal hezkuntza komunitatearekin hausnarketa eta eztabaida irekitzea funtsezkotzat jo dute gurasoek "gure errealitatetik eta gure beharretatik eraikitzeko euskal hezkuntza sistema propio baten oinarriak".
Baimenik ez ematea
Bai Karmelon eta bai Briñasen 3. mailako gurasoek hausnarketa egin ostean erabaki dute "ez dugula nahi, ezta baimentzen ere, gure seme alabei froga hau egin diezaieten. Gure seme alaben heziketak eta etorkizunak kezkatzen gaituelarik, arduraz jokatzea erabaki dugu guraso bezala eta haientzako onena izango dena egitea erabaki dugu".
Horretarako ikastetxeetako zuzendaritzetara idazkiak bideratzen hasi dira gurasoak. Idazki horietan, gurasoek euren haurrei froga hori egin diezaieten "baimenik ez dugula ematen" zehazten dute. "Planto egitea erabaki dugu, eta erantzukizunez erabaki ere".
Basarrateko agerraldi publikoaren bidez, hezkuntza komunitatea osatzen duten estamentu eta eragile orori dei egin diote "planto egin dezan LOMCEren ezarpenaren aurrean eta zehazki, 3 mailako froga honen aurrean", eta herritar orori babesa eskatu diote "ekimen hau babes dezan, gure gaurko haurrak baitira etorkizuneko herritarrak, beraz hezkuntza, eskola eta gizarteak partekatzen duen ardura da".
Amaitzeko, gurasoek bat egin dute larunbat honetan Hezkuntza Plataformen Topaguneak Durangon deitu duen "agerraldi masiboarekin". Bertan izango direla iragarri dute "azterketa inposatuei gure ezezkoa adierazi eta planto jarrera adierazteko".
[Artikulu hau Uriola.eus webgunetik ekarri dugu hona, CC By SA lizentziari esker. Testu originala hemen daukazu]
Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]
Murgian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jai atarian, hezkuntza arloko murrizketen aurka eta LOMCE lege-proposamenaren kontra borrokan diharduten bi elkartetako ordezkariekin bildu gara, Hezkuntzan Geu Eragileko Edu Zabala eta Denon Hezkuntzako Aitor Otañorekin... [+]
"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]
LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]
Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.
“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]
Hezkuntzako eta lanbide heziketako ministroak LOMCEri egingo dizkion aldaketak zehaztu ditu Diputatuen Kongresuan.
Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak. Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea.
Ikasleok Zorrotz dinamikak deituta manifestazioa egin dute Arriagatik ehunka ikaslek 'Azterketa arrotz, ikasleok zorrotz' lelopean. Azterketa eta erreforma arrotzen aurrean eta Euskal Herri burujabearen bidean hezkuntza "herritik eta herriarentzat" eraikitzea... [+]
Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak atzera bota du PSOEk LOMCE legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolei diru-laguntza publikoak ematea zilegitzat jo du.
San Ignacion, Luis Elejalden, Aresketan… planto egin diote LH 6. mailako kanpo ebaluazioari. Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu zuten eta elkarlanean ari dira ikasleak, irakasleak eta... [+]
Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako... [+]
Berriki jakin ditugu euskal hezkuntzaren emaitza kezkagarriak. Duela luze ez dela, PISA txostenak (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak) eman zigun lehen zaplaztekoa, emaitza oso kaskarrak lortu zituztelako gure ikasleek. Izan ere, sinetsarazi ziguten Eusko... [+]
Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.
Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak... [+]