#28akEreLibre: “Herri presioaren bidez amaituko dugu epaiketa politikoekin”

  • Segiko kide izatea egotzita atxilotutako 28 gazteak pozik agertu dira epaiketa bukatuta libre direlako, eta eskerrak eman dizkiete azken bost urteotan babesa eskaini dieten guztiei. Borrokan jarraitzeko deia luzatu dute Espainiar Estatuaren “mendeku politikarekin” bukatzeko.


2016ko urtarrilaren 04an - 10:40
Gasteizko Andre Zuriaren plazan egin dute sententziaren balantzea; beraientzat “horren adierazgarria” den lekuan.

Duela bost urte atxilotu zituzten 28 gazteak, eta 2014an jaso zuten epaia. Epaiketa bukatuta eta errugabeak direla frogatuta, Gasteizko Andre Zuriaren plazan egin dute sententziaren balantzea; beraientzat “horren adierazgarria” den lekuan. Iazko maiatzean eraman zituen Ertzaintzak bertatik atxilotuta zazpi gaztetatik hiru, hainbat orduz herri harresiaren babespean egon ondoren.

Gazteek “28ak libre” leloa egi bihurtzea lortu dutela eta zorion uneak direla gogoratu dute: “Bost urte luze iraun dituen fase bati amaiera ematen ari gara, gure lagun eta familiekin berrelkartu gara eta batez ere gure bizitzak berreskuratzen gabiltza. Izan ere, bost urtetan zehar, espainiar sasi-justiziak bahituak izan ditu, Nafarroako eta EAEko gobernuen babes eta laguntzarekin”.

Torturatuak eta zigortuak

Gehienak espainiar poliziaren esku torturatuak izan zirela eta guztien artean 40 urtetik gorako espetxealdi zigorra jasan dutela salatu dute.  Argi dute urte guzti horiek inork ez dizkiela bueltatuko, ezta torturak utzitako “zauri sakonak” sendatuko eta inork ez diela egindako minagatik barkamenik eskatuko. Hala ere, euren nahirik handiena euskal militanteen kontra ezartzen duten mendeku politika amaitzea dela adierazi dute: “Epaiketa politikoekin eta oro har Espainiako estatuaren mendeku politikarekin amaituko badugu argi daukagu herri presioaren bidez izango dela, horregatik deia luzatu nahi dizuegu, orain arte bezala, inoiz ez bezala, borrokan jarraitzeko, soilik borrokak egingo gaituelako libre”. Urtarrilaren 9an Bilbora joateko deia luzatu dute: “Espetxe politika anker honekin amaitu beharra dago”.

Ertzaintzaren jarrera ere salatu dute gazteek, Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia atera aurretik atxiloketa burutzeagatik. Adierazi dute Eusko Jaurlaritza “beldur” dela Herri Harresiz, konpromisoaz eta elkartasunaz, eta horregatik eskatu zutela eurek atxilotzea. “Aski dela esaten diegu, behingoz utzi diezaiotela espainiar legeriaren menpe egoteari eta lerrokatu daitezela justiziarekin”.

28ek eskerrak eman dizkiete senideei, lagunei eta urte hauetan euren alboan izan diren ezagun eta ezezagunei. Gasteizko Harresian parte hartu zutenei ere eskerrak eman dizkiete, eta gogoratu dute oraindik ezin dutela sumarioa guztiz amaitutzat eman, harresian parte hartzeagatik hainbat lagun epaitu nahi dituztelako. 28ek euren “babes handiena” adierazi diete.

Hala Bedi irratiak Aiala Zaldibar gaztearen hitzak jaso ditu ondoko bideoan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-07-17 | ARGIA
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik

“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.


Fiskalak ere zigor handiak eskatu ditu “ongietorrien” auzian: ia sei urte akusatu bakoitzarentzat

Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


2024-01-26 | Rafa Diez | Erria
Bateragune auzia: euskal lawfare-a

Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]


2024-01-09 | ARGIA
Bateragune auzia errepikatzearen aurka dago Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren epai zirriborroa

Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero... [+]


2024-01-09 | Gedar
2021ean Errotxapean atxilotutako bi pertsona epaituko dituzte

2021eko apirilean atxilotu zituzten hamar lagun, eta deklaratzera deitu zituzten beste bi: "talde kriminal bateko kide izatea" leporatu zieten. Gehienen kontrako akusazioak bertan behera geratu baziren ere, aurrera jarraitu dute bi pertsonaren kontrako prozedurek. Hiru... [+]


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


2023-08-29 | Ilargi Manzanares
Desjabetuon Hotelaren hustean atxilotutako bi gazte epaituko dituzte

Irailaren 1ean izango da Legutioko Zentro Sozialistaren hustearekin lotutako lehen epaiketa. Fiskaltzak 13 hilabeteko espetxe zigorra eta guztira 3.600 euroko isunak eskatu ditu auzipetutako bi gazteentzat.


2023-07-28 | Gedar
Irailaren 27an epaituko dituzte ‘Leioako 5ak’

40 urtetik gorako espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte 'Leioako 5entzat'. 2016an Leioako campusean egindako ikasle mobilizazio baten harira auzipetu zituzten gazteak, eta berriz seinalatu dute EHUren erantzukizuna.


Eguneraketa berriak daude