Valentziako Probintzia Auzitegiak 28 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Stytianos Messinezisi, Izar alaba hiltzen saiatzeagatik eta Sara Majarenas amari lesio psikikoak eragiteagatik.
Auzitegiak "senidetasun eta genero arrazoien" astungarriak eta "arau-haustea aitortzearen" aringarria aplikatu ditu, eta Messinezisi "guraso-ahala kentzea" ezarri du. Era berean, 86.750 euroko kalte-ordaina ere ezarri diote, lesio psikikoengatik, sekuelengatik eta kalte moralengatik.
Fiskalak 30 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen.
"Nahasmendu" aringarria arbuiatu du auzitegiak
Auzitegiak ukatu egin du Messinezisen defentsak epaiketan alegatutako "nahasmendu mental iragankorra" aringarri edo salbuesle gisa aplikatzea, eta, zentzu horretan, egiaztatu du egin zaizkion frogen artean "bakarrak ere ez duela agerian uzten, ezta zeharka ere, inolako alterazio edo anomalia psikikorik".