Irailaren 22tik aurrera epaituko dituzten 28 gazte independentistek, ehunka herritarren babesa jaso dute Asteburu Laranjan, herri ugaritan izandako elkartasun-ekimenetan. Ekitaldi nagusia igandean izan da Gernikako Astran eta elkartasunetik konpromisora igaro eta desobedientziarako deia egin dute.
Epaiketa politikoen aurka, ehunka herritar batu dira Astran, eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera. Kultura arlotik ere iritsi da elkartasuna, zenbait aktore, musikari eta margolariak egindako ekarpenaren bitartez.
Akusazio beragatik ekainean absolbitutako 40 gazteak ere izan dira eta horietako batek epaiketaren kostu ekonomikoari denen artean aurre egiteko konpromisoa azaldu du. Halaber, Libre asanbladako bi kidek “Herritarren Adierazpena” aurkeztu dute, herritar eta eragileen konpromisoak batuko dituen hitzarmena. Herriz herri atxikimenduak batzen joateko sinadura bilketa abiatuko dela jakinarazi dute.
Bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dieten Jon Telletxea eta Urtzi Martinez Deustuko bi gazte grebalariak ere hartu dute hitza. Eleak mugimenduak desobedientziarako deia egin du, eta ekitaldia amaitzeko, harresia irudikatu dute 28 gazte auziperatuen eta Deustuko bi grebalarien inguruan.
Asteburu Laranja iruditan
Topatu.info webguneak argazki bilduma egin du igandeko ekitaldiak eta Asteburu Laranjak Euskal Herriko txoko ezberdinetatik utzitako irudiekin.
Astrako ekitaldiaren bideoa
z/