Suhiltzaileek, beren lan jardunalditik kanpo, osasun garraio sarea indartu eta anbulantzien desinfekzio eta garbiketa lanetan lagunduko dute. Ostiralean bertan, bi anbulantzia jarriko dituzte martxan, Covid-19a duten pertsonak eramateko
24 ordutan 270 suhiltzaile aurkeztu dira bolondres, zerbitzu zuzendaritzatik egin zaien ez ohiko lanak egiteko deialdian. Suhiltzaile hauek, beren lan jardunalditik kanpo, osasun garraioan lagundu eta Tutera zein Lizarran, anbulantzien garbiketa eta desinfekzioan lan eginen dute.
Krisialdia lehertu baino lehen, LAB sindikatuak oharra bidali zien suhiltzaileei, egoerak horrela eskatuz gero ez ohiko lanak egiteko prest azal zitezen. Suhiltzaileen zerbitzu zuzendaritzak asteazkenean egin zuen deialda, bolondresekin lan poltsa bat antolatzeko asmoarekin. 24 ordutan 270 suhiltzaile aurkeztu dira.