Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren biltzeko.
Entzunketa batzu ere egin ditu lurraldeko eragile berezitu batzuekin, merkataritza ganbara edo garapen kontseilua bezalakoakin edo hautetsi batzuekin. Eta ondotik, bildu materialerekin tailerrak antolatu ditu baterak. Tailer horietarik atera da joan den larunbatean Batera plataformak elkargoaren gobernantza hobetzeko aurkeztu diagnostika, 8 atal ditu Jakes Bortairurekin mintzatu da Jone Barnetx.
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.