argia.eus
INPRIMATU
2.606 polizia izanen dira sanferminetan, lehen aldiz baita zaldi gainean ere
  • Espainiako 700 polizia, 796 guardia zibil, 710 foruzain eta 400 udaltzaingo arituko dira lanean Iruñean, sanferminek irauten duten bitartean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko uztailaren 02a

Segurtasun neurrien berri emateko agerraldia egin dute Espainiako Gobernuko ordezkari Jose Luis Arastik, Nafarroako jarduneko Segurtasun kontseilari Maria Jose Baumontek eta Iruñeko alkate Enrique Mayak. 2.606 agente izanen dira denera: Espainiako 700 polizia (tartean, lehen aldiz, zaldizko hamabi polizia), 796 guardia zibil, 710 foruzain eta 400 udaltzaingo arituko dira lanean Iruñean, sanferminek irauten duten bitartean. Horrez gainera, Italiako, Frantziako eta AEBetako enbaxadako agenteak ere ibiliko dira. "Jai seguru eta gizalegezkoak bermatzea da helburua", adierazi du Mayak.