argia.eus
INPRIMATU
260 hildako koronabirusagatik Nafarroako zaharren egoitzetan
  • Maiatzaren 15 arteko datuak eman ditu Nafarroako Gobernuak. Sintomak agertu zituzten beste 163 egoiliarren heriotzaren kausa zehaztea falta da.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 01
Argazkia: Dani Blanco.

Nafarroako 71 zaharren egoitzetatik 35etan egon dira koronabirus kasuak. Orotara egoiliarren %26,1 kutsatu da, 1.262 pertsona. Koronabirusagatik 260 heriotza baieztatu dira, baina hil aurretik sintomak agertu zituzten beste 163 heriotzaren kausa zehaztea falta da oraindik. Datuak Nafarrokoa Gizarte Eskubideen kontseilari Mari Carmen Maeztuk eman ditu.

Zaharren egoitzetan egin den lana defendatu du Maeztuk: "Albisteek ez dute gehiegi lagundu. Esaten dute ez dagoela kontrolik, tratua ez dela egokia... Nafarroako egoitzetan pertsonek jaso duten tratua duina izan da, eta beharrezko neurriak jarri dira martxan". Aipatu datuak jasotzen dituen txostena aurkeztu du gaur Nafarroako Gobernuko ordezkariak, baina auditoria bat ere iragarri du, uztaila amaierarako amaitua nahiko lukeena. Hain zuzen ere, gaurtik aurrera zabaldu da Nafarroako zahar egoitzetan bisitak egiteko aukera.