argia.eus
INPRIMATU
Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" proiektua
26 artistek bere herria ez den batean landuko dute bere obra
  • Udalbiltzak bere lehen kultur-egitasmoa martxan jarri du: Geuretik Sortuak proiektua. Artistek beren sormen lana burutzeko hiru aste bitarteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Udalbiltzak azaldu duenez, proiektu honek "euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez". Udalbiltzak iragarri du  bekara aurkeztu ziren 73 proposamen artistikoen artean zein diren hautatu dituen 26 artistak, eta hauetako bakoitzak zein udalerritan egingo duen egonaldia.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 27a

Hamar pertsonaz osatutako epaimahaiak 26 artistaren proiektuak hautatu ditu: horietatik 16 idazleak dira, 5 zinegileak eta 5 antzerki konpainiak. "Era guztietako heterogeneotasuna bermatu da hautaketan, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere" azaldu du Udalbiltzak.

Hona hemen zein herritan egingo duen artista bakoitzak egonaldia:

Literatura

- Amasa-Villabona: Maitane Perez

- Araitz, Betelu eta Larraun: Iñaki Martiarena

- Artziniega: Ugaitz Agirre

- Etxarri-Aranatz: Yolanda Arrieta

- Larrabetzu: Nahia Zubeldia

- Leitza: Garazi Albizua Castelao

- Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre: Nefer Olaizola

- Lodosa, Sartaguda, Mendabia eta Andosilla: Maialen Akizu

- Ondarroa eta Berriatua: Sarai Robles

- Urepele: Iban Garro

- Usurbil: Itxaro Borda

- Uztaritze: Edorta Jimenez

- Zaldibia: Peru Calabaza

- Zestoa: Danel Lauzirika

- Zuia: Bertol Arrieta

- Zumaia: Fito Rodriguez

Antzerkia

- Arrigorriaga: Tanttaka teatroa

- Atarrabia eta Uharte: Metrokoadroka sormen laborategia

- Bergara: Oier Zuñiga

- Oiartzun: Lore-more konpainia

- Oñati: Bon bon noir konpainia

Zinema

- Hernani: Raúl Barreras

- Baigorri: Josu Martinez

- Galdakao: Leire Egaña

- Tafalla: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola

- Bera eta Lesaka: Eñaut Castagnet