argia.eus
INPRIMATU
25.000 milioi euro publiko baino gehiago jaso dituzte airelinea europarrek
  • Konfinamenduak eta pandemiak airelineei eragindako kaltearen aurrean, 25.000 milioi euro baino gehiago eman dizkiete gobernuek, kiebran ez daitezen erori. Baina etorkizunean ere finantzazio arazoak aurreikusten dira sektorean.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 08a

Scope Ratings-ek egindako azterketaren arabera, aireko trafikoa gutxienez %50 jausi da 2020an, baina diru publikoari esker finantzazioa bermatu dute airelinea europar gehienek. Etorkizunean, ordea, aireko trafikoa geldo berreskuratuko dela aurreikusten du azterketak. Hegazkin bidezko merkantzien garraioari ongi joan zaio, baina merkantzien negozioa ez da nahikoa airelineak mantentzeko, eta aireko trafikoa Covid-19aren aurreko mailetara itzultzea ez da aurreikusten gutxienez 2024ra arte.

Europako hiru konpainia handienek (Deutsche Lufthansa, Air France-KLM eta IAG) 4.000 milioi eurotik gorako gastu murrizketa iragarri dute.