EXKAL enpresan gertatu da ezbeharra asteazken eguerdian. Ahotsa.info atariak zabaldu duenez, Rotten XIII musika taldeko kidea zen.
Larragako 25 urteko elektrizista bat hil da, Martzillako EXKAL enpresan. 14:32ean gertatu da lan istripua. Tafallako polizia-etxeko patruilak eta Polizia Judiziala bertaratu dira, baita Iruñeko Polizia Zientifikoa ere.
Ezbeharraren ondorioz, TEIMko enpresa batzordeak ostiralerako egina zuen greba deialdia bertan behera utzi du. Talde berekoak dira TEIM eta EXKAL. "Langilearen heriotza eragin duten zergaitien ikerketa sakona" eskatu dio batzordeak zuzendaritzari. Era berean, hildako langilearen familiari eta EXKAL enpresako langileriari elkartasuna adierazi diete.
Ahotsa.info atariak Twitter bidez jakinarazi duenez, Rotten XIII musika taldeko partaide zen.
#LanIstripurikEz Exkal enpresako langile bat hil da bere lanpostuan gaur pic.twitter.com/eMU9Hr43dQ
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2019(e)ko urtarrilaren 16(a)
>>> Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarri dugu gurera, CC-By-SA lizentziari esker.