argia.eus
INPRIMATU
25 haur palestinar hil ditu Israelgo armadak urte hasieratik
  • Astelehenean eman du jakitera datua CDIP (Haur Palestinarren Nazioarteko Defentsa) GKEak.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 06a

Gazako mugan Israelek egindako erasoetan hil dituzte 21 haur. Kopuru bera dagokio tiroketen ondorioz hildako haurrei dagokionez, eta , erakundeak adierazi duenez, buruan eta lepoan tirokatuak izan ziren horietako asko. Israelgo soldaduek haurrak “benetako munizioarekin, nahita” hil dituztela salatu dute.

Palestinar haurrak mehatxu zuzena izan ez arren, Israelgo soldaduek adin txikikoen kontra munizioa eta indarkeria hilgarria darabiltzatela ohartarazi du CDIP erakundeak.

Maiatzean AEBetako Israelgo enbaxada Tel Aviv-etik Jesuralemera lekualdatu zutenetik, Israelek areagotu egin ditu palestinarren kontrako erasoak. Martxoaren 30ean palestinar errefuxiatuen etxera itzultzeko eskubidea aldarrikatzen duen Itzuleraren Martxa Handia hasi zenetik, 135 palestinarretik gora hil ditu Israeleko armadak.