José Maria Vázquez epaileak 240 euroko isuna jarri dio Ernest Bru valentziarrari Espainiako erregea iraintzea leporatuta.
Honakoa zioen txioak: “Begira: erregea eta erregina joan zaitezte pikutara. Monarkia putakumea, gora ETA. Edo gauza bera dena, ez zarete tontoagoak entrenatzen ez duzuelako” (“Mirad: Me cago en el Rey y en la Reina, monarquía hijos de puta, viva ETA. O lo que es lo mismo, no sois más tontopollas porque no entrenáis”).
Bruk onartu egin du inputatzen zaizkion ekintzak egin izana, eta José Perals fiskalarekin akordioa lortu du. Horrela, lau hilabetez bi euro ordaindu beharko ditu egunero –240 euro guztira–, fiskalak hasieran bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatzen bazuen ere.
Epaiketaren hasieran, auziperatuak bere defentsarako komentario bat egin du, eta epaileak ohartarazi dio: “Hau ez da mahai borobila”.
Bi aldeek ziurtatu dute ez dutela helegiterik aurkeztuko.