argia.eus
INPRIMATU
%2,4 hazi da erabilitako etxebizitzaren prezioa Nafarroan urtebetean
  • Urteko azken hilabetean gorako tendentziari heldu dio salmenten prezioak eta alokairuagatik hilabeteko ordaintzen den bataz bestekoak ere gorantz egin du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2021eko abenduaren 30a
Argazkia: Euskalerria Irratia

1.491€ m2-a da abenduan erabilitako etxebizitzen salerosketek Nafarroan markatutako bataz besteko prezioa. Modu honetan aurreko 11 hilabeteetan hartuako goranzko tendentziari heltzen dio etxebizitzaren merkatuak foru erkidegoan, azaroarekiko %0,9 hazita, aurreko hiruhilekoarekiko %3,7 eta aurreko urteko abenduarekiko %2,4. 

2007ko abenduan jo zuen goia etxeen prezioak 1.787 €/m2-ko kostuarekin eta orduan baino 300 euro inguru merkeagoa da metro karratuaren prezioa une honetan.

Udalerrika prezio altuenak Iruñeak, Uhartek eta Barañainek markatzen dituzte, 2.363, 2.099 eta 1.963€ m2-ko kostuarekin. Baxuenak aldiz eta gainera lurra jota Corellan, 733 € m2 ordaindu baitute erosleek. 

Erribereako herri honetan izan da aurreko urtearekiko jaitsierarik nabarmenena, izan ere egun iaz baino %16,3 gutxiago balio baitu etxebizitza batek. Aldiz prezioak gehien igo dira Zangotzan %89,9 gora egin baitute, batez ere aurreko hiruhilabetean izandako gorakadarengatik, %20koa izan baitzen. 

Hala ere 2008an krisiak eztanda egin aurreko maximo historikoekiko, egungo etxebizitzaren prezioa oraindik merkeagoa da. 

Alokairua, gora

2015eko martxotik egin bezala alokairuak ere etengabeko gorakadari heltzen dio eta %3,9 hazi da Foru Erkidegoan prezioa eta hilabetean metro karratuko 9,1€ ordaintzen ditu maizterrak bataz beste.