argia.eus
INPRIMATU
23 oreretar auzitara eramango dituzte Ciudadanosen ekitaldian eginiko protestarengatik
  • “Hauteskunde delituak” eta “ordena publikoaren aurkako ekintzak” leporatzen dizkiete, joan den urteko apirilaren 14an Ciudadanosek herrian egin zuen mitinaren aurka protesta egiteagatik. Sei hilabete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra jasotzeko arriskuan daude.

Gedar @GedarLangileKZ 2020ko ekainaren 11
2019ko apirilaren 14ko bideo baten kaptura

Oreretako (Gipuzkoa) hogeita hiru bizilagun auzipetuak izango dira 2019ko apirilaren 14an Ciudadanos alderdiak herrian egin zuen ekitaldiaren aurka protestatzeagatik. Berria egunkariak jakinarazi duenez, sei hilabete eta hiru urte bitarteko espetxe zigorra eta hainbat isun ezar ditzake Donostiako Lurralde Auzitegiak, Ciudadanos alderdiak eta Albert Riverak pertsonalki aurkeztutako salaketa bitarteko.

“Hauteskunde delituak” eta “ordena publikoaren aurkako ekintzak” dira akusatuei leporatzen zaizkien karguak. Riverak egonaldian zehar grabatutako bideoak baliatu dituzte bizilagunak identifikatzeko eta epaiketara begira euren kontrako frogak izateko.

Ciudadanosen kanpaina

Alderdiak Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren baitan egin zuen agerraldia Oreretako kaleetan. Bizilagun ugariek ez zituen politikariok adeitasunez jaso ordea: txistuek, ohiuek eta lapiko hotsek euren hitzak gainditu zituzten maiz. Horrez gain, Kataluniako preso politikoekin elkartasun keinuak ere egin zituzten oreretar ugarik.