argia.eus
INPRIMATU
Egunero 12.500.000.000 ordu zaintza lan egiten dituzte kobratu gabe mundu osoko emakumeek
  • Kapitalismoa bere gordinean. Aberastasunaren banaketa oso desorekatuta dago eta batez ere milioika emakumeek kobratu gabe egiten duten lanean oinarritzen da ekonomia globala. Ondorio hori atera daiteke Oxfamek, Davoseko bilkuraren aurretik atera ohi duen aurtengo txostena irakurrita. Jarraian bertatik ateratako hainbat datu.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2020ko urtarrilaren 21
  • Munduko 22 gizon aberatsenek Afrika osoko emakume guztiek batera baino gehiago daukate.
  • Egunero 12.500.000.000 ordu zaintza lan egiten dituzte kobratu gabe mundu osoko emakumeek eta neska gazteek.
  • Lan horrek munduko ekonomiari egiten dion ekarpena eguneko 10.8 bilioi dolarrekoa da, teknologia industria globalaren tamaina baina hiru aldiz handiagoa.
  • Munduko %1 aberatsenak %0,5 zerga gehiago ordaintzea lortuko balitz, hezkuntza, osasuna edo haur eta zaharren zaintzaren sektoreetan hamar urtetarako 117 milioi lanpostu sortzeko behar den inbertsioa lortuko litzateke.
  • 2019an, 2.153 super aberatsek 4.600.000.000 pertsonak baino aberastasun gehiago zeukaten.
  • Munduko %1 aberatsenak herritarren %88,4ak batera baino aberastasun gehiago dauka.
  • Ehunekoak zenbakitara ekarrita, 7.800.000 aberatsenek 6.900.000.000 pertsonak baino gehiago daukate.
  • Nekazal komunitateetako eta diru sarrera baxuetako eremuetako emakumeek kobratzen ez duten 14 orduko lana egiten dute egunero, komunitate beretako gizonek baino bost aldiz gehiago.
  • Munduan etxean lan egiten duten 67.000.000 langileetatik %80 emakumeak dira.
  • Etxeko langileen %90ak ez du gizarte segurantza sistemara sarbiderik.
  • Mundu mailan, gizonek emakumeek baino %50 aberastasun gehiago daukate.
  • Gobernuetako ministroen %18 eta Parlamentuetako kideen %24 dira emakumeak. Honen ondorioz, emakumeak askotan erabakiak hartzeko guneetatik kanpo daude.