21.000 ikasle inguru hil dituzte 2010 eta 2016 urteen artean Honduraseko Unibertsitate Autonomoaren Biolentziaren Behatokiaren estatistiken arabera.
Aurtengo lehen hiru hilabeteak barne, egunean sei ikasle hil dituzte 2010etik gaur arte. Ikerketen arabera hilketa biolento hauek patroi bera jarraitzen dute; arma zuriekin egindako zauriak, suzko armak eta itotzeak.
Gorpuen ehuneko altu bat plastikozko poltsetan edo zakuetan ageri ohi da, baita sokekin lotuak edo izaretan bilduak ere.
Ohiko salaketa da hildako gehienetan ez dela nahikoa ikerketa egiten, baina Poliziak marak eta pandillak egiten ditu erantzule.