Galdera horri erantzutera joan zen asteartean Kutxabankeko kontseilari ordezkari bat Espainiako Senatura. Hala ere, ez zuen argitu bankuak zorra barkatu ote zion Alderdi Sozialistari.
Sekretu profesionala deiturikoa baliatu zuen asteartean Francisco Javier Lurueña Kutxabankeko kontseilari ordezkariak Espainiako Senatuan. Medikuak gaixoaren datuak gordetzera bezala, “legeak“ behartzen omen ditu bankuak “sekretua gordetzera”. Hori argudiatu, eta azalpenik eman gabe itzuli zen etxera Lurueña.
Etxe barruan nahikoa lan ez eta Alderdi Popularrak PSOE salatu zuen 2006an BBK-k (orain Kuxatabank) 21 milioi euroko zorra barkatu ziolakoan. Garai hartan Jose Luis Rodriguez Zapatero zen Espainiako Gobernuko presidentea. Zenbait alderdiren finantzaketan aurkitu dituzten irregulartasunak ikertzeko helburuarekin Espainiako Senatuan batzordea osatu dute. Bertan, PPk bakarrik hartzen du parte, gainontzeko alderdien ustez, bere ustelkeria kasuak tapatzeko erabili nahi baitu komisioa Alderdi Popularrak.
Santander, BBVA, Caixa eta Kutxabank dira PSOEri zorra barkatu zieten bankuak Senatuko batzordearen arabera. Zor hori zergatik barkatu zien jakin nahi du batzordeak eta horretarako banku horietako zenbait ordezkarik hitz egin behar izan zuten Senatuan. Guztiek ez zuten hitz egin eta falta direnek abenduaren 11n pasa beharko dute ganberatik.
Alderdiak banketxeen menpe?
Azken urteetan gogor salatu izan dute herri mugimendu ugarik alderdi politikoek bankuekiko duten menpekotasuna, bankuekiko loturak alderdi horiek aurrera eramaten dituzten politiketan eragina dutela uste baitute askok. Horregatik, zenbait alderdik bestelako finantziazio bideak jarri dituzte martxan.
Hala ere, alderdi politiko nagusiek oraindik zor handiak dituzte banketxeekin. Ondoko grafikoan ageri diren datuak 2015. urtekoak dira: