argia.eus
INPRIMATU
“Ez bada erabakitze eskubidea onartzen, alde bakarreko independentzia aldarrikatuko da EHn”
  • Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldean izan da Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia. Erabakitzeko eskubidearen inguruan mintzatu da: “Erabakitzeko eskubidea onartu ezean, alde bakarreko independentzia aldarrikapenak izango dira Euskal Herrian eta Katalunian”.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 16a
Juan Jose Ibarretxe Legebiltzarrean izan da. (Argazkia: Eldiario.es).

Herritarrei ahotsa eman eta euskal gizarteak nahi duena askatasun osoz adierazten uzteko eskatu die Ibarretxek Legebiltzarreko alderdiei. “2030ean Euskadi herrialde independente gisa aitortuko du Nazio Batuen Erakundeak” Ibarretxeren aurreikuspenen arabera. Eskoziak, Quebecek eta Kataluniak ere ordurako independentzia lortuko dutela uste du lehendakari ohiak.