Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Klima aldaketak ez du etenik, eta prozesua aurrera doan seinale, azken hilabeteetan tenperaturak apurtzen dituen markak ditugu. Copernicus-ek argitaratutako ikerketaren bidez jakin dezakegu aurreko urtarrila mundu mailan inoiz erregistratu den beroena izan dela: aireak gainazalean izan duen bataz besteko tenperatura 13,23ºC-koa izan delako, azken urteetako bataz bestekoa baino 0,79ºC altuagoa.
2024. urtea munduan inoiz erregistratu den urterik beroena izan bazen ere, 2025a ez da hobeto hasi eta lehenengo hilabetean errekor absolutuak hautsi ditu. Gainera kontuan izan behar dugu pasa den hilabetean La Niña izeneko denborala hotza suertatu zela Ozeano Barean eta horrek tenperaturen beherakada nabaria ekarri zuela.
Itsasoetan ere beroa
Zirkulu polarrak kontuan hartu gabe, itsasoen bataz besteko tenperatura 20,78ºC-koa izan da 2025eko urtarrilean. Iazko urtarrileko tenperatura baino 0,19ºC baxuagoa (inoiz erregistratu den altuena da iazkoa).
Urtzaroa beroaren ondoriorik argiena
Munduko bi izotz bloke garrantzitsuenei erreparatzen badiegu izandako izotz galera nabarmena dela hausnartu daiteke. Artikoak, 1979tik gaur egun arte jasotako izotz hedaduraren bataz besteko datua %6an jeitsi du urtarrilean. Antartikoak bestalde, %5eko jetsiera izan du bataz bestekoarekiko. Hala ere, 2023 eta 2024. urteetan jasotako datu errekorrak lausotu egiten dituzte.