argia.eus
INPRIMATU
EAEko abortu kasuen %95 eta Nafarroako %70 osasun zentro pribatuetan egin zituzten iaz
  • Espainiako Ogasun Ministerioak urteroko txostenean jaso ditu datuok.

ARGIA @argia 2022ko abenduaren 29a
2021ean EAEn egindako abortuen ia %5 soilik egin ziren Osakidetzan.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban 2021ean egin ziren 3.634 abortuen %95,27 osasun zentro pribatuetan burutu ziren; soilik abortu kasuen %4,73 bideratu ziren Osakidetzatik. Nafarroan, halaber, abortatu zuten 957 pertsonen %69,07ak bide pribatutik jo zuen, eta %30,93ak Osasunbidearen zerbitzuetatik.

Espainiako Osasun Ministerioak urtero argitaratzen ditu estatuko abortuen datuak. 2020an ere antzeko ehunekoak eman zituen zentro pribatuetako abortuei dagokienez: EAEn %94,94, eta Nafarroan %72,97.