argia.eus
INPRIMATU
“2020.urtea: Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla?” mintegia antolatu du UEUk
  • Udako ikastaroen egitarauaren barruan, mintegi interesgarri hau iragarri du ostegunerako –uztailak 16– Udako Euskal Unibertsitateak: "2020.urtea: Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla?". Eibarko Maskerkua jauregian buruko dira hitzaldiak goizeko 10:00etan hasita.

Zero Zabor @zero_zabor 2020ko uztailaren 15

Ostegunean, uztailak 16, hondakinen kudeaketan zentratuko da UEUk Eibarko egoitzan antolatutako mintegia, antolatzaileen esanetan ekologia, jasangarritasuna, hondakinen kudeaketan parte hartzen dutenei zuzendua: "2020.urtea: Ahaztu dugu Hondakinen %50 birziklatu behar direla?". 

Honela azaldu du UEUk osteguneko eskaintza: "Klima aldaketa, negutegi-efektuaren ondorio bat da, beraz negutegi-efektua sortzen dituzten gasak aztertuko ditugu, CO2 gehikuntza, sektoreek duten garrantzia, eta horretan noski hondakinen kudeaketak eta tratamenduak duten ekarpena.

Hondakinak aztertzerakoan etxeko hondakin solidoei begira jarriko gara. Zenbat hondakin sortzen dugu egunero? Hondakinak, jerarkiak, zenbat da konpostagarria?, non eta noiz da hondakina edo lehengaia?. Ze helburu bete behar ditugu 2020rako?

Hondakinak erreko bagenitu material solidoa desagertuko litzateke eta halaber energia berriztagarria eskuratuko genuke. Gezur hutsa dena baina sarri entzuna. Zer da erraustegi bat? Zabalgarbi eta Zubieta. Zer erretzen dute? Energetikoki ikusita errentagarriak dira? C H O Cl N P Fe Al W batera 700Ketan erretzen ditugunean , hau da, hondakinak erraustegiko labean, zer irteten da tximiniatik? Bakarrik CO2 eta ura?. Arrenhius, katalizatzaileak, dioxinak eta furanoak, bioakumulazioa.

Konposta. Bere ondorio eta onurak. Konpostagarria den hondakinen zatiarekin konpostatuko bagenu, zenbat CO2 bota gabe?"

Irakasleak eta jorratuko dituzten atalak, honakoak dira:

Leire Ruiz (UPV/EHUko doktorea kimika fisikan): Berotegi-efektua, beharretik arazora.

Daniel Zuazagoitia (Doktorea kimika analitikan. UPV/EHUko Magisteritza eskolakoa): Hiri hondakin solidoak.

Gorka Bueno (UPV/EHUko doktorea Goi ingenieritzan): Erraustegiak.

Sonia Arrasate eta Eneritz Anakabe (UPV/EHUko irakasleak, Doktorea kimika organikan): Dioxinak eta Furanoak.

Natxo Irigoien (Doktorea Nafarroako Unibertsitatean): Etxeko biohondakinen konpostajearekin bueltaka.