Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Kilometroak ez dira ospatuko 2020an. Kalte ekonomikoari aurre egiteko “ekitaldi handi bat” antolatzea aztertuko du Ikastolen Elkarteak.
Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk jakinarazi du erabakia, Herri Urratseko arduradunekin batera eman duen prentsaurrekoan. Udaberrian ospatu ohi diren ikastolen jaiak udazkenera atzeratu zituzten aurretik, eta orain behin betiko utzi dituzte bertan behera aurtengo edizioak. “Saminez hartu behar izan dugu erabaki hau, ez zegoen beste irtenbiderik. Euskal Herrian Abuztu eta Irailerako antolatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu badira, ezinezkoa zen gu salbuespen izatea...”, adierazi du Tellituk sare sozialetan.
Ikastolen Elkartearentzako urteroko jaiak diru iturri garrantzitsua dira. Aurten ez ospatzeak ekarriko dizkien kalteei aurre egiteko, “Euskal Herri osoari eskaintzeko ekitaldi handi bat” egiteko aukera aztertzen ari direla azaldu du Tellituk.
Herri Urrats
Prentsaurreko berberean, maiatzetik irailera atzeratu zen Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia ez dela ospatuko jakinarazi du Seaskak. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak azaldu du Senpereko lakuko jaiak urteko diru sarreren herena ematen diela, eta hortaz aurtengo suspentsioak “zalantzan” jartzen duela eredua bera.
Saminez hartu behar izan dugu erabaki hau, ez zegoen beste irtenbiderik. Euskal Herrian Abuztu eta Irailerako antolatutako ekitaldi guztiak bertan behera geratu badira, ezinezkoa zen gu salbuespen izatea... @EHIkastolak https://t.co/BfnFJVrdle
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) August 19, 2020
Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.
Botoen %55 lortu du Pascal Jocouk Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Fabienne Etchegaray aurkariak bozen %44 atera du. Hemezortzi kontseilari izango ditu gehiengoak, eta bost oposizioak. Berriako Ekhi Erremundegik eginiko elkarrizketan, ikastolaren aldeko konpromisoa... [+]
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Maiatzaren 12an Senpereko lakuaren inguruan egin da Herri Urrats, ohi bezala. 41. edizioan Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hiru gauza galdegin ditu: baliabideak, hizkuntza politika ausartagoak eta euskararen ofizialtasuna.
Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.
Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]
Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.
Ostiral goizaldean igaro zen Korrika Zuberoatik, eta denbora tarte txikia egin bazuen ere, balio izan du erakusteko euskararen aldeko atxikimendua handituz doala, eta gazteak indartsu datozela. “Ikastolatik kanpo euskarazko aktibitateak egitea konplikatua da, baina... [+]
Ikastolen Elkarteak Beskoitzen egin du ekitaldia, bertako Ikastolaren etorkizuna jokoan baitago.