Luis Garde, Pello Lizarralde, Uxue Alberdi, Idoia Garzes eta Joxean Agirre daude azken 111 Akademiaren Saria jasotzeko bidean.
111 Akademiaren Saria jasotzeko lehenengo bozketa txanda bukatu da eta Luis Garde, Pello Lizarralde, Uxue Alberdi, Idoia Garzes eta Joxean Agirre dira saria irabazteko aukera izaten jarraitzen dutenak, boto zenbaki handiena izanik. Akademiak apirilaren azkenean emango du 2020ko 111 Akademia Sariaren irabazlearen izena.
2020.urtean euskal literaturak emandako piezetatik, Aireportuko Musika (Pamiela), Argiantza (Erein), Dendaostekoak (Susa Literatura), Mendiko gaitza (Elkar) eta Nobela errealista bat (Elkar) izan dira bidean aurrera egin duten liburuak. Martxoaren 26a baino lehenago bidali beharko dute akademiako kideek horietako baten aldeko bozka.
Bigarren bozka horretan botoen %40 liburu batek bereganatuz gero, horixe izendatuko dute irabazle, hori gertatu ezean bozka gehien dituzten bi liburuak finalera helduko lirateke. Lehenengo txandan, 92 pertsonak eman dute botoa baina zenbaki honek gorantz egitea espero da bigarren eta hirugarren txandetan.