argia.eus
INPRIMATU
Hauek dira 2019an domeinu publikora pasa diren sorkuntza lan esanguratsuenak
  • Urte berriaren ailegaera, jabetza publikora arte-lan berriak igaroko diren seinale izan ohi da. Europako herrialde gehienek, 70 urteko epea dute egilea hiltzen denetik bere obra jabetza publikora igaro arte.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 16a
Argazkia: @xataka

2019an ere lan esanguratsu asko bihurtuko dira jabetza publikokoak, ikus daitekeen moduan Xataka.com webguneak plazaratutako zerrendan.

Zinemari dagokionez, Charlie Chaplinen Erromesa (The Pilgrim), Buster Keatonen Hospitalitatearen Legea (Our Hospitality) edo Harold Lloyden Azkena Segurtasuna! (Safety Last!) eta Why Worry? filmak, eta Felix katua marrazki bizidunak esaterako.

Literaturaren arloan, Sigmund Freuden Ni-a eta hura (Das Ich und das Es), Le Corbusierren Arkitektura baterantz (Vers une architecture), Virginia Woolfen Dalloway anderea (Mrs. Dalloway) edo Agatha Christieren Roger Ackroyden Hilketa eta Golf zelaiko hilketa bezalako titulu ezagunak jarriko dira jabetza publikoan.

Pinturari dagokionez, Kandinskyren Zarte Spannung, Henri Matissen Odaliska beso altxatuekin eta Marcel Duchampen Aitabitxiek biluztutako emaztegaia obrak besteak beste.

Musikaren kasuan, 1923an oso famatu egin zen Charleston  jazz-kantua eta Jazzaren garapenerako garrantzitsua izan zen Jelly Roll Mortonen King Porter Stomp abestia dira izenburu esanguratsuenetarikoak.