2018ko BBK Live jaialdiko kartel osoa eman dute jakitera antolatzaileek. Ohiko balorazioetatik aldenduta, ARGIAk betaurreko moreekin egin du lehen irakurketa. Hauek dira datuak:
Jaialdia hiru egunetakoa izaten da, uztailaren 12an hasi eta 14an amaitu. Aurten 63 musika taldeak eta hamabost DJ-ek girotuko dute Kobetamendi.
Emakumeren bat duten taldeak, hau da bakarlariak, guztiak emakumezkoak direnak eta talde mistoak kontuan izanda, 26 dira, %41.
Gizonezkoek soilik osatutako taldeak 39 dira, %62.
Soilik emakumez osatutako taldeak bederatzi dira, %14.
Talde mistoak, aldiz, 17 dira, %24.
Basoa izeneko gunean hamabost DJ izango dira, egun bakoitzean bost.
Bi emakume DJ-k hartuko dute parte.
Azken egunean, larunbatean, ez da emakume DJ-rik izango.
Azterketa egunez egun eginez gero, datuak honakoak lirateke. Lehen egunean, ostegunean, esaterako, 21 talde arituko dira oholtza gainean.
Zazpi taldetan kideetako bat gutxienez emakumea da eta lau dira emakumeez soilik osatutakoak, izan bakarlari nahiz talde.
Ostiralean, hogei taldetatik seitan daude emakumeak; bakarra da musikari guztiak emakumezkoak dituena.
Azken egunean, 22 taldek osatzen dute eguneko egitaraua. Kasu honetan, bost taldetan daude emakume musikariak eta lautan taldekide guztiak emakumeak dira.