argia.eus
INPRIMATU
Espetxeratu egin dute Mugimendu Sozialistako kide lapurtar bat, 2018ko auzi bat dela eta
  • Bart Itziarren (Gipuzkoa) atxilotu eta Martuteneko kartzelan espetxeratuko dute, Gedar Langile Kazetak zabaldutako informazioaren arabera. Egoera salatzeko eta lapurtarraren askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan 19:00tan Urruñan.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko maiatzaren 27a

Antza denez, 2018ko auzi baten harira sartuko dute kartzelan. Bart atxilotu dute Itziarren, eta Eibarko polizia-etxean eduki dute. Ipar Euskal Herriko GKSk zehaztera eman duenez, Martuteneko presondegian da gaztea.

Lapurtarraren askatzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan 19:00tan Urruñan. Egoeraren aitzinean "zapaltzen gaituen gizarte kapitalista honen aurpegi guziak errotik borrokatu beharra" azpimarratu du GKSk, antolakuntza komunistaren sustapena beharrezkotzat joz.

2018an sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Mugimendu Sozialistako kide honi, baina etenda zegoen kausa, eta orain, atxilotu ostean, bete beharko du zigorra. Ipar Euskal Herriko GKSk adierazitakoaren arabera, lapurtarra da atxilotutakoa.