Gipuzkoan egin dute gehien gora manifestazioek, 2017an baino %27,6. Bizkaian %9 egin dute gora, eta Araban berriz, %5,3 behera.
Datuok Espainiako Estatuko Segurtasun Sailak Europa Pressi emandakoak dira. Ertzaintzak 2018an 4.608 manifestazioren berri izan zuen. Hilabeterik aldarrikatzaileenak martxoa (604), ekaina (501) eta urria (494) izan ziren. Hilabeterik isilenak urtarrila (238) eta abuztua (152) izan ziren.
Eldiario.es agerkariak aditzera eman duenez, azpimarratzekoak dira pentsiodunek Bilbon astero egin dituzten elkarretaratzeak; martxoaren 8ko manifestazio jendetsuak; eta sexu erasoen aurka hiri eta herrietan egin direnak.
Gipuzkoan ondoko langile gatazkak izan dira, besteak beste: zaharren egoitzetakoak; justizia eraikinetan eta polizia-etxeetako garbitzaileak; eta bulego eta langeletako garbitzaileak. Bizkaian berriz: Bizkaibuseko langileak, etxez etxeko laguntzarako langileak, foru aldundiko garbitzaileak, eta Naval.
Araban ondoko langile taldeak atera dira kalera: Tubos Reunidosekoak, Lanbidekoak, Ertzaintzakoak eta anbulantzietakoak.
Bilbon eta Gasteizen manifestazio kopuruak behera egin zuen, %0,4 eta % 20,7 hurrenez hurren, eta Donostiak egin du gora: %1,9.