argia.eus
INPRIMATU
2017a urte beltza ingurumenaren defentsan ari diren ekintzaileentzat: 207 hil dituzte
Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 26a
HernĂ¡n Bedoya kolonbiarra, talde paramilitar batek hil zuen.

Buruzagi indigenak, komunitateetako ekintzaileak eta ekologistak dira bizia galdu dutenak. Hernán Bedoya kolonbiarra da hil dutenetako bat, lapurtutako lur sailetan palma olioa eta platanoa landatzearen aurka agertu zelako. Talde paramilitar batek 14 tiro emanez hil zuen.

Agroindustria sektorea da odoltsuena eta hilketen %60 Latinoamerikan gertatu dira.

Gobernuak, enpresak eta banda kriminalak daude hilketen atzean. Ben Leather Global Witnessen kanpaina arduradunak dioenez, “herrietako ekintzaileak hiltzen dituzte, irabazi ekonomikoak lehenetsiz. Produktu horiek, ondoren, supermerkatuetan daude salgai eta ingurumenaren esplotazioaren aurkako komunitateak isilarazi egiten dituzte. Nahikoa da!”.

Leatherren ustez, halakoak gertatu arren, ingurugiroa babesten duten pertsonen kopurua gero eta handiagoa da.