argia.eus
INPRIMATU
2017a Ekinklik-eko argazkilarien objektiboetan laburtua
  • Ekinklik-eko argazkilariek ondoko argazki muntaia argitaratu dute 2017a haien irudiekin laburtuz. Argi uzten dute haien helburua ez dela bakarrik irudiak hartzea, irudi horiekin islatzen duten horretan partaide izan baino.

Ekinklik argazkilariak @ekinklik 2018ko urtarrilaren 02a
Banco Popularrek agindutako etxegabetze batean aurka Iruñean. (Argazkia: Ekinklik)

Zera idatzi zuen Eduardo Galeanok: "Kontsumo gizartearen argazkilariak agertu egiten dira, baina ez dira sartzen. Bisitaldi iheskorretan botoia sakatzen dute, flasharen argitzarrak eztanda egiten du, haiek fusilatu egiten dute eta ihes egin".

Hamar urte hauetan guk ez dugu nahi izan soegile soil edo "bisitari iheskorrak", gure objektiboekin parte hartu dugu.

Beraz, gure argazkiekin egin eta so egin artean dagoen tarte hori betetzen lagundu bazaituztegu, gure objetiboak ondo sakatu ditugula esan nahi du.

Lan hau Ekinklikek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta