Eman du eman beharrekoa 2017ak, eta gurean ondorengo 46 azal hauek behintzat utzi ditu. Urteari errepasoa egiteko modua ematen duenez, kontsultagai jarri ditugu. Zein duzu gustukoen?
Matxismoa soldatetan:Urtean 7.666 euro gutxiago. Itziar Ugarte Irizarren erreportajea.
Silvia Federici, ekintzaile marxista feminista: "Emakumeok azalean daramagu soldatarik gabeko langilearen identitatea". Danele Sarriugarte Mochalesen elkarrizketa.
Nondik jo presoen aldeko lanarekin? Lander Arbelaitz Mitxelenaren erreportajea.
Joxe Elorrieta, ELAko idazkari nagusi ohia: "Zergatik tematzen da Sortu EAJrekiko akordioan, honek ez badu nahi?". Xabier Letonaren elkarrizketa.
Kalean aske: Alabak ahaldundu... eta semeak? Onintza Iruteta Azkuneren erreportajea.
Mixel Berhokoirigoin, bakearen artisaua: "Luhusoko ekintza egitea eta eragile politikoak ez zatitzea izan da lorpen handiena". Mikel Asurmendiren elkarrizketa.
Aralarko Parke Naturala: etorkizuna eztabaidan. Igor Agirreren erreportajea.
Zenbatek ulertzen du euskara? 'Egia eredua'k dakarren iraultzak badu mapa berria. Pello Zubiria Kaminoren erreportajea.
Hilekoa: Sentitu jarioa, eta isuri nahieran. Itziar Ugarte Irizarren erreportajea.
Adingabeak eta mugikorrak:Internetekoa ez da bizitza birtuala. Jon Torner Zabalarren erreportajea.
ARGIA mozalik gabe: Isiltzen denak zorionik ez du. Axier Lopezen erreportajea.
Ikastetxe hauetan etsaminik gabe ebaluatzen dute. Mikel Garcia Idiakezen erreportajea.
Euskara ikasten: Doakotasuna agenda politikoan. Onintza Irureta Azkuneren erreportajea.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta EAEn: Burokrazia aplikatzen denean ez dezazun dagokizuna kobratu. Estitxu Eizagirreren erreportajea.
ETAren desarmatzea: Herritarrek, herritik, herritarrentzat eta herriarentzat. Jenofa Berhokoirigoinen erreportajea.
Zer egin genuen galdetzen digutenean, zer erantzun izateko. Marijo Deograciasen erreportajea.
Milioi erdi pertsonarengana iritsiko dira herrietako galdeketak: Erabakitzeko eskubidearen jauzi erraldoia. Xabier Letonaren erreportajea.
AHT: Langileen esplotazioa, kontratisten inperioan. Urko Apaolaza Avilaren erreportajea.
Garbiñe Aranburu (LAB): "Sindikatuak eraginkorrak ez garen ideia nagusitzea, sekulako garaipena litzateke kapitalismoarentzat". Urko Apaolaza Avilaren elkarrizketa.
Bizi ereduen talka Errekaleorren. Kauldi Iriondo Galarragaren argazki erreportajea, Lukas Barandiaran San Romanen testuaz lagunduta.
Erraustegiaren aurkako protestak: Erregimenak linfoma bat dauka Gipuzkoan. Pello Zubiria Kaminoren analisia.
Graça Samo, Emakumeen Mundu Martxako koordinatzailea: "Emakume guztiok matxinatu behar dugu, ez batzuk bakarrik". Danele Sarriugarte Mochalesen elkarrizketa.
Herri baratzeak: Iruñerriko erraietatik datoz hiri baratzeak. Xabier Letonaren erreportajea.
Aleida Guevara, kubatar medikua: "Jainkorik baldin badago, arrazista itzela da". Jabi Zabalaren elkarrizketa.
Moda jasangarria: Etiketak moztu, etikak josi. Ainhoa Mariezkurrena Etxabe.
Xabier Arratibel eta Nora Barragués, Askekintzako kideak: "Ez ditugu kaiola handiagoak nahi animalientzat, kaiolak desagerraraztea baizik". Mikel Garcia Idiakezen elkarrizketa.
La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra: Munduko nekazari txikiek Euskal Herrian dute hitzordua. Unai Brearen erreportajea.
Kosmetika produktuak: Ezin bada jan, ez eman. Onintza Irureta Azkuneren erreportajea.
Transmisio-soka: Zer egingo dugu baserriarekin? Itziar Ugarte Irizarren erreportajea.
Nafar Pirinioak berpiztera doan belaunaldia. Ane Eslava Serranoren erreportajea.
Enplegurako zentro bereziak: Gizarteari ez ezik, ekonomiari ekarpena egiten dioten enpresak. Mikel Asurmendiren erreportajea.
Armagintza Euskal Herrian: Etxean uso kanpoan kondor. Estitxu Eizagirreren erreportajea.
Gabriel Rufián: "Une egokian, Mossoek ez dute Kataluniako herriaren kontra egingo". Axier Lopezen elkarrizketa.
Urriko iraultza Katalunian. Xabier Letonaren erreportajea.
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea. Itsaso Zubiria Etxeberriaren erreportajea.
Esako urtegiaren handitzea: Gutxietsitako arriskua. Ane Eslava Serranoren erreportajea.
Sendagaiak baimentzeko prozedura:Botika berrien bermea, gero eta ahulagoa. Unai Brearen erreportajea.
Konfrontazio indartsurik gabe jai dago. Xabier Letonaren analisia.
"Administrazioak umeak lapurtu dizkigu". Mikel Garcia Idiakezen erreportajea.
Herrira auzia: 600 urteko kartzela eskaera presoak babesteagatik. Xabier Letonaren erreportajea.
Anaiz Funosas Bake Bidea-ko presidentea: "Luhuso efektua armagabetze bidean izan zena izatea nahi dugu Parisko manifestazioa". Mikel Asurmendiren elkarrizketa.
Eneko Gorri: "Lapurdi kostaldean hirigintza ereduak hizkuntza politikak baino askoz eragin handiagoa du". Onintza Irureta Azkuneren elkarrizketa.
AHT Nafarroan: Abiadura Handiko Mamua. Xabier Letonaren erreportajea.
Amets Arzallus Antia: "Finalerako sorpresa bat bera ere ez egotea izan da sorpresa". Kattalin Minerren elkarrizketa.
Sozietate Zerga EAEn: Hamar urtean erdira jaitsi da. Urko Apaolaza Avilaren erreportajea.
Kataluniako hauteskundeak: Garaipenaren ostean kudeaketa eta erresistentzia doinuak. Xabier Letonaren erreportajea.