argia.eus
INPRIMATU
2016an independentzia lortzea xede, zerrenda bakarra osatzea proposatu du Masek
  • Kataluniako Generalitateko presidente Artur Masek berretsi du prest dagoela hauteskundeak 2015era aurreratzeko, Espainiako Estatuak egiten uzten ez dien galdeketa egiteko ezinbestekoa bada. Baldintza gisa, independentziaren aldeko gizarte eragile eta alderdi politikoek zerrenda bakarra osatu beharko luketela esan du, Parlamentuan gehiengo osoa lortzea helburu.

ARGIA @argia 2014ko azaroaren 26a
3.000 lagunen aurrean aurkeztu zuen plana Masek, Bartzelonako Forumaren auditorioan.

Bozetan gehiengoa lortuz gero, 18 hilabatera Kataluniako Estatuari buruzko erreferenduma egingo lukete.

Masek adierazi du litekeena dela beren programetan independentzia jasoko duten zerrenda bat baino gehiago aurkeztea, baina ezinbestekotzat jo du gutxienez haietako batek hauteskundeak alde nabarmenarekin irabaztea, La Vanguardiak jaso duen moduan.

Azpimarratu du independentziari buruzko galdeketan baiezkoak irabaziko lukeela zerrenda horrek gehiengo osoa lortuko balu. Presidenteak bere burua aurkeztu du koalizioaren buru izateko, baina uko egiteko prest da, baldin eta horrela zerrenda osatuko balitz.

Informazio gehiago:

Mas presidentearen hitzaldia osorik, katalanez (pdf)

Masen bide-orria puntuz puntu, La Vanguardiaren webgunean, gaztelaniaz.