argia.eus
INPRIMATU
2016an ez zen indarkeria matxista salaketa faltsu bakar bat ere izan Espainiako Estatuan
  • Azkeneko zortzi urteetan 1.055.912 indarkeria matxista salaketa egin dira Espainiako Estatuan eta horietatik 79 faltsuak izateagatik zigortu dituzte, Ministerio Publikoaren arabera.

Andoni Mikelarena @andonimik 2017ko urriaren 13a

“Indarkeria matxistaren aurkako 'salaketa faltsuen' kopuru handiaz hitz egiten dutenei aurka egiteko adinako datuak dira hauek”, Fiskaltzak aurkeztu duen 2016ko delituen memoriak jaso duenez.

Iaz egin ziren indarkeria matxista salaketetatik bakar bat ere ez da faltsua izan Fiskaltzaren arabera. 14 salaketa oraindik tramitazio fasean daude beraz posible da datozen hilabeteetan kondenaren bat izatea.

2009 eta 2016 artean 1.055.912 indarkeria matxistarekin lotutako salaketa egin ziren Espainiako Estatuan, horietatik 194 ikertu dituzte faltsuak izan zitezkeelakoan. Azkenean, 79 jo dituzte salaketa faltsutzat, hau da, salaketen %0,0075 epaileen arabera. Salaketa horietako bost 2015. urtean egin ziren. Urte horretan salaketa guztien %0,0039 izan ziren faltsuak.